Biografia laburra

 


Pariseko Goi Mailako Musika Kontserbatorio Nazionalean ikasketak egin ondoren, Peio Çabalette bere sustraietara itzuli zen: Euskal Herrira. Bertan konposatzaile eta pedagogo lan handia burutu du. Bere sortzaile ibilbideak hainbat talde instrumentalekin lankidetzan aritzera eraman du, hala nola, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bayonne Côte Basque Orkestra Erregionalarekin , Paueko Orkestra Sinfonikoa, Proxima Centauri, Krater Ensemble edo Comedia-rekin, eta hainbat ahots talderekin ere, Benjamin Britten Koroa edo Namur-eko Ganbara Koroarekin, besteak beste, Arturo Tamayo, Faycal Karoui, James Judd, Robert Delcroix, Stéphane Cardon, Iker Sanchez, Xavier Delette edo Nicole Corti moduko zuzendarien gidaritzapean.

Peio Çabalettek baletarentzako ere lan egin du Thierry Malandain koreografoarekin, baita antzerki eta zinemako hainbat ekoizpenetarako.

1991tik, Eskritura Irakasle funtziorako Gaitasun Agiria lortu zuen urtea, arlo hau eta Konposiziorako Teknikak irakasten ditu Baionako Maurice Ravel Kontserbatorioan. 


 

Choix de la langue